Joan eduki nagusira zuzenean
Galdera azkarrak
Nork: Gazteakt koordinazioa

Zer da gaur Gipuzkoar izatea?

image

Gipuzkoako nortasuna ez da museoko pieza bat. Euskaran, komunitate-balioetan, memoria historikoan eta tokian tokiko kolore-aniztasunean sustraitua egon arren, etengabe aldatzen doa eta identitate berriak sortzen ari gara etengabe. Belaunaldi bakoitzak bere ukitua jarri du, bere garaiko erronkei erantzunez, eta ukitu berri horiek zertan bilakatzen ari diren identifikatu beharra dugu, gizarteari behar duen bezala erantzun ahal izateko.

Orain beste bidegurutze batean gaude🚦Mundu globalizatuan bizi gara: mugak lausotu dira, sareak dena lotzen du, indibidualizatze, ultraeskuina goratzen eta kulturak elkar nahasten dira. Eta hemen gaude gu, gazte bezala, galdera potoloen artean ezin argia ikusiz. Hiru galdera hauei erantzun beharko bazenie, nola erantzungo zenituzke?

🤔 Zer esan nahi du gaur “gipuzkoarra izateak”?
🌍 Norekin partekatzen dugu gure hizkuntza eta kultura?
🔁 Zer mantendu nahi dugu, zer aldatu, eta zer berrasmatu?


Zer da zuretzat “gipuzkoarra izatea” TikTok-eko bideo batean, lagunarteko afarian, edo plazan abesten duzunean?

👉 Hasi hemen lehen dilemari soluzio eta erantzunak topatzen

Parte AKTu! 🔥