Aktibazio foroan parte hartu nahi? Eman izena hemen
Zatoz Gazteaktera!
Zatoz Gazteakt eztabaida eta deliberazio gunera. Zu bezalako 20 gaztek 6 dilema sozialei erantzunez parte hartuko duzue 16 hilabetetan zehar, Gipuzkoako gazteen iritzi masiboa aztertu, proposamenak diseinatu eta politika publiko berriak egiteko gomendioak egingo Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egin ditzan. 16 hilabetetan zehar bi astean behin 2 orduko saioa egiteko konpromezua eskatzen dugu.
Eztabaida-foroko kide bihurtzen direnek 1.200 €-ko ordainsaria jasoko dute eta aldundiaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, baita prozesu osoan lurraldeko eragile nagusiak ezagutzeko aukera ere.
18 eta 30 urte bitartekoa bazara, animatu zaitez parte hartzera! Azken galdera hauen bidez, parte hartzeko interesa duzuen pertsonen profila hobeto ulertu nahi dugu., erantzun galdetegia!