Galdera azkarrak

Ongi etorri Gipuzkoar gazteon deliberazio gunera!

Gazteon ideiak partekatu, eztabaidatu eta gizartearen eraldaketan eragiteko topagunea da GAZTEAKT. Hitzak ekintzara eramaten dituen komunitatea!

Eztabaidatuz eraiki.

Ez dugu hitz egiteagatik hitz egiten. Gazteak gara baina, asko dugu esateko, agian gehiegi aldatzeko.

Horregatik, aldaketaren parte izan nahi dugu. Gauzak aktibatu nahi ditugu. Aktuatu nahi dugu. Hitzek zubiak eraikitzen lagun dezaten.

Eta bide horretan, ez gaude bakarrik: kolektiboan sinesten dugu. Gure ahotsak elkartzen direnean, indar bihurtzen direlako. Gure ideiak entzunak direnean, etorkizuna mugitzen dutelako. Horregatik, hau ez da hitz egiteko lekua soilik. Hau gazteen ahotsek etorkizuna eraikitzeko espazioa da.

Zalantzan jarriz, lortu.

foto

Proposamen bilketa

Argitaratu zure proposamena eta baloratu gainontzekoak

Proposamen ezberdina duzu? Bidali!

Zure proposamena bidali

Orokorra

image
Lehen dilema martxan: Ipuskoa, identitate berriak

GazteAkt proiektua martxan da, eta gaur, hurrengo hilabeteetan landuko dugun lehen dilema aurkeztu dugu: Lehenengo dilema “Ipuskoa” izenekoa da. Nor garen, zer hizkuntza eta kultura partekatzen ditugun, eta gure identitateari …

image
Kaixo! Zer da Gazteakt?

Gaur GazteAkt proiektua aurkezten dugu, Gipuzkoako gazteen parte-hartze eta deliberazioan oinarritutako politika publiko berriak diseinatu eta eraikitzeko tresna komunitario eta instituzional berria. Gizartean —instituzioetan, kalean, prentsan…— bolo-bolo dabiltza gazteen inguruko …

Nola har dezaket parte?

1

Ezagutu webgunea

Ezagutu prozesuetan parte hartzeko eta erabakiak hartzeko web-atariak eskaintzen dizkizun atal eta tresnak.

2

Erregistratu eta partekatu

Izena ematea gomendatzen dizugu, gertatzen den guztiaren berri izateko. Gainera, webgunea jende gehiagorekin parteka dezakezu, haien ideiak eta iritziak ere entzunak izan daitezen.

3

Prozesuetan parte hartu

Konponbidearen parte izan nahi duzu eta atarian lagundu? Aztertu atal guztiak, eta hasi plataforman lantzen ari diren gaiei buruzko iritzia ematen, eztabaidatzen, ekarpenak egiten edo botoa ematen.

Partekatu persona gehiagorekin

Partekatu webgunea

Ziur ezagutzen dituzula entzutea merezi duten ideia, proposamen eta iritzi baliotsuak dituzten pertsonak. Zabaldu ataria, ikusgarritasun handiagoa emateko.