Ongizate emozionala deliberazio-prozesuko Aktibazio Foroaren bigarren saioa hilaren 14an izango da, 18:00etan, Tolosan.
Topaketa hau prozesuan aurrerapauso bat ematera bideratuta egongo da: lehen saioan landutako irtenbide-ideiak lur hartu eta proposamen zehatz bihurtzea.
Aurretik egindako lanetik abiatuta, ekimen bideragarriak garontzen sakonduko da, ekintzak, lehentasunak eta gauzatzeko bide posibleak zehaztuz, gazteen ongizate emozionala hobetzen aurrera egiteko.
Saio praktiko eta kolaboratiboa izango da, proposamenak zehaztu, lehenetsi eta benetako eragina izan dezaketen ekimenak forma hartzen laguntzera bideratua.
- Erantzuleak:
- Gazteakt